Irratia:Iruña irratia
Albistegia:Eguerdiko albistegia
Erredaktorea:Itziar Basaguren
Hizlaria:Itziar Basaguren
Atala:kultur saila
Iraupena: min 1.
"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" izeneko jardunaldia antolatu zuen atzo Euskarazko komunikazio taldeak. Bertan, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio, Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda eta Euskal Irratietako kide den Jose Luis Aizpuruk hartu zuten parte.
Monasterioren iritziz, irratiak gai globalagoei heldu beharko lieke eta horretarako Internetek duen paper garrantzitsua azpimarratu zuen. Bujandak aldiz, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu zuen, tokian tokiko informazioaren garrantzia goraipatuz. Hitz egiten azkena Aizpuru izan zen eta Euskal Irratietako kideak Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dagoela adierazi zuen. Irratigintzaren geroari buruzko eztabaida osatua geratu zen Artiumen antolatutako "Irratigintza Internet aroan" izeneko World Kafearekin.
Honen guztiaren inguruko jardunaldiak gaur ere egongo dira. "Prentsa idatzia internet aroan" izeneko World Kafea antolatu da Artiumen arratsaldeko bostetarako. 19:45ean aldiz, "Hedabideen etorkizuna" izeneko hitzaldia egongo da Jose Maria Morenoren eskutik. Wan-Ifra Iberiako zuzendaria Joanmari Larrarterekin batera egongo da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)









No hay comentarios:
Publicar un comentario