Urtero bezala, aurten ere, Gerediaga elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Abenduaren 4tik hasita gaur arte egongo dira irekiak Landako ateak. Egun hauetan kulturak eta literaturak krisiari aurre egin ahal izan diote. Horrela, inoiz baino ekitaldi gehigorekin aurtengo azokak krisiari eustea lortu du.
Azokaren 44. edizio honetan liburu digitala izan da berrikuntzarik nabarmenena. Elkar argitaletxearen stand-ean ikusgai dago 6 hazbeteko pantaila duen e-readerra. 1500 liburutik gora biltzeko aukera eskaintzen du euskarri berri honek eta 150 gr. inguru pisatzen ditu. Prezioa izan daiteke arazoetako bat, 250 eta 300 €-ren artean baitago. Gainera, liburuak era digitalean argitaratu behar dira, beraz, argitaletxeek erronka garrantzitsua dute kontu honetan.
Aurtengo azoka liburu digitalarekin harremanetan jartzeko gunea bilakatu da. Hala ere, hau ez da berrikuntza bakarra izan: Gerediaga elkarteak leiho berriak zabaldu ditu on-line. Horretarako, sare sozialetan txokoa sortu du. Beraz, Facebook eta Twitter bitartez nahi duenak partehartzeko aukera izango du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)









0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada