lunes, 23 de noviembre de 2009

Sormena, publizitatearen gakoa

viernes, 20 de noviembre de 2009

Beskoitzeko heskuarari buruzko liburuaren aurkezpena

"Hasian hasi" liburu berria aurkeztu du Henri Duhau idazleak. Lan honek Beskoitz herrira eta bertan erabiltzen den euskerara hurbilduko gaitu. Liburuaren aurkezpena Beskoitzeko herriko etxean izango da urriaren 16an, goizeko 11etan.

Irratirako moldatutako albistea

Irratia: Iruña irratia
Albistegia: Goizean goiz
Erredaktorea: Itziar Basaguren
Hizlaria: Itziar Basaguren
Atala: kirolak
Iraupena 22 seg.

Bi holandar gaztek egindako leherkariak hamar pertsona zauritu zituen Ajax eta Peyenoorden arteko partiduan

Pascal Van de Meer gazteak beroki azpian izkutatu zuen leherkaria Ajaxeko futbol zelaian sartzeko. Segurtasun neurriak ordea ez ziren nahikoa izan ekintza hau saihesteko. Epaitegiak zaurituetariko hamarrei indemnizazioa ematera behartu du. Bi hintxa holandarrei aldiz, hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri zien.

Orain arte gazteentzako zigorrak ez dira hain gogorrak izan. Hala ere, epaitegiak gertaeraren larritasuna ikusirik hala erabaki zuen.

viernes, 6 de noviembre de 2009

Re_

Duela aste batzuk kalean Re_ jartzen zuen hainbat kartel ikusi nituen. Geroago konturatu nintzen horietako bakoitzean hitz ezberdin bat zegoela: re-compensar, re-ducir, re-inventar, re-nacer etab. Egia esan atentzioa deitu zidan kanpaina publizitario honek, batez ere orain dela gutxi arte ez dudalako jakin Acciona enpresarena zela. Gaur youtuben sartu eta honen inguruko iragarki-bideo bat zegoen hasiera orrian, bideoaz gain beste zerbait ere ikusten da.

Ezberdina iruditu zait eta horregatik jarri nahi izan dut hemen. Ezin izan dut link-a jarri beraz, norbaitek ikusi nahi badu hona sartu:

www.youtube.com/experiencere




Atentzioa deitu didan arren, ez dakit nik nahi zutena lortu duten. Era honetako publizitatea ("publicidad de mosqueo") ondo egon daiteke, baina beharrezkoa da leku guztietan azaltzea, jendeak jakinmina edukitzea etab. Kasu honetan ez dakit norbait entzun dudan honi buruz ezer komentatzen.