miércoles, 16 de diciembre de 2009

2. ataza, audiopresentazioa

Jarraian Mireia eta biok egindako audiopresentazioa ikus dezakezue. Nafarzaletasuna abiapuntutzat hartuz San Frantzisko Xabierren inguruan egin dugu lana. Hori bai, berezitasun txiki batekin: Xabierrek berak kontatzen du dena.


viernes, 11 de diciembre de 2009

Artisteer Web Diseinatzailearen Trial-a

Blogak eskaintzen dizkizun plantilak gustatzen ez zaizkizula? Orain, zuk diseinatu ditzazkezu eta erraz gainera. Internetetik Artisteer Web Diseinatzailea deskargatu besterik ez duzu egin behar. Hona hemen helbidea:

www.artisteer.com.

Ni jadanik probatzen nabil, hementxe duzue programaren demostrazio txiki bat. Eta zu, zeren zain zaude?

martes, 8 de diciembre de 2009

Durangoko azoka 2.0

Urtero bezala, aurten ere, Gerediaga elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Abenduaren 4tik hasita gaur arte egongo dira irekiak Landako ateak. Egun hauetan kulturak eta literaturak krisiari aurre egin ahal izan diote. Horrela, inoiz baino ekitaldi gehigorekin aurtengo azokak krisiari eustea lortu du.

Azokaren 44. edizio honetan liburu digitala izan da berrikuntzarik nabarmenena. Elkar argitaletxearen stand-ean ikusgai dago 6 hazbeteko pantaila duen e-readerra. 1500 liburutik gora biltzeko aukera eskaintzen du euskarri berri honek eta 150 gr. inguru pisatzen ditu. Prezioa izan daiteke arazoetako bat, 250 eta 300 €-ren artean baitago. Gainera, liburuak era digitalean argitaratu behar dira, beraz, argitaletxeek erronka garrantzitsua dute kontu honetan.

Aurtengo azoka liburu digitalarekin harremanetan jartzeko gunea bilakatu da. Hala ere, hau ez da berrikuntza bakarra izan: Gerediaga elkarteak leiho berriak zabaldu ditu on-line. Horretarako, sare sozialetan txokoa sortu du. Beraz, Facebook eta Twitter bitartez nahi duenak partehartzeko aukera izango du.


lunes, 7 de diciembre de 2009

Irratirako moldatutako albistea

Irratia:Iruña irratia
Albistegia:Eguerdiko albistegia
Erredaktorea:Itziar Basaguren
Hizlaria:Itziar Basaguren
Atala:kultur saila
Iraupena: min 1.

"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" izeneko jardunaldia antolatu zuen atzo Euskarazko komunikazio taldeak. Bertan, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio, Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda eta Euskal Irratietako kide den Jose Luis Aizpuruk hartu zuten parte.

Monasterioren iritziz, irratiak gai globalagoei heldu beharko lieke eta horretarako Internetek duen paper garrantzitsua azpimarratu zuen. Bujandak aldiz, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu zuen, tokian tokiko informazioaren garrantzia goraipatuz. Hitz egiten azkena Aizpuru izan zen eta Euskal Irratietako kideak Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea dagoela adierazi zuen. Irratigintzaren geroari buruzko eztabaida osatua geratu zen Artiumen antolatutako "Irratigintza Internet aroan" izeneko World Kafearekin.

Honen guztiaren inguruko jardunaldiak gaur ere egongo dira. "Prentsa idatzia internet aroan" izeneko World Kafea antolatu da Artiumen arratsaldeko bostetarako. 19:45ean aldiz, "Hedabideen etorkizuna" izeneko hitzaldia egongo da Jose Maria Morenoren eskutik. Wan-Ifra Iberiako zuzendaria Joanmari Larrarterekin batera egongo da.

lunes, 23 de noviembre de 2009

viernes, 20 de noviembre de 2009

Beskoitzeko heskuarari buruzko liburuaren aurkezpena

"Hasian hasi" liburu berria aurkeztu du Henri Duhau idazleak. Lan honek Beskoitz herrira eta bertan erabiltzen den euskerara hurbilduko gaitu. Liburuaren aurkezpena Beskoitzeko herriko etxean izango da urriaren 16an, goizeko 11etan.

Irratirako moldatutako albistea

Irratia: Iruña irratia
Albistegia: Goizean goiz
Erredaktorea: Itziar Basaguren
Hizlaria: Itziar Basaguren
Atala: kirolak
Iraupena 22 seg.

Bi holandar gaztek egindako leherkariak hamar pertsona zauritu zituen Ajax eta Peyenoorden arteko partiduan

Pascal Van de Meer gazteak beroki azpian izkutatu zuen leherkaria Ajaxeko futbol zelaian sartzeko. Segurtasun neurriak ordea ez ziren nahikoa izan ekintza hau saihesteko. Epaitegiak zaurituetariko hamarrei indemnizazioa ematera behartu du. Bi hintxa holandarrei aldiz, hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri zien.

Orain arte gazteentzako zigorrak ez dira hain gogorrak izan. Hala ere, epaitegiak gertaeraren larritasuna ikusirik hala erabaki zuen.

viernes, 6 de noviembre de 2009

Re_

Duela aste batzuk kalean Re_ jartzen zuen hainbat kartel ikusi nituen. Geroago konturatu nintzen horietako bakoitzean hitz ezberdin bat zegoela: re-compensar, re-ducir, re-inventar, re-nacer etab. Egia esan atentzioa deitu zidan kanpaina publizitario honek, batez ere orain dela gutxi arte ez dudalako jakin Acciona enpresarena zela. Gaur youtuben sartu eta honen inguruko iragarki-bideo bat zegoen hasiera orrian, bideoaz gain beste zerbait ere ikusten da.

Ezberdina iruditu zait eta horregatik jarri nahi izan dut hemen. Ezin izan dut link-a jarri beraz, norbaitek ikusi nahi badu hona sartu:

www.youtube.com/experiencere




Atentzioa deitu didan arren, ez dakit nik nahi zutena lortu duten. Era honetako publizitatea ("publicidad de mosqueo") ondo egon daiteke, baina beharrezkoa da leku guztietan azaltzea, jendeak jakinmina edukitzea etab. Kasu honetan ez dakit norbait entzun dudan honi buruz ezer komentatzen.

viernes, 23 de octubre de 2009

Audio gagak edo kalakak

Kazetari orok behar du bere audio artxiboa. www.findsounds.com orrialdean era askotako soinuak aurki daitezke, animalietatik hasita musika instrumentuetaraino. Adibide moduan euriaren soinua aukeratu dut:

http://samples.edge6.com/atmos/RAIN.WAV